Baztan-Errekako laxoa txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu da asteburuan

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 15a

Arraioz Ak Irurita C hartuko du larunbatean etxean. Fermin ETXEKOLONEA

A multzoan, Doneztebe A eta Arraioz A daude sailkapen buruan

Baztan-Errekako laxoa txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu da asteburuan. Hobe erranda, jokatu behar ziren lau partidetatik bi. A multzoan, arraioztarren arteko lehian, Arraioz Ak 9 et a 2 irabazi zion Arraioz Bri. B multzoan berriz, Irurita Ak 9 eta 3 irabazi zion Oitz Bri.

Apirilaren lehen aste hondarreko jardunaldian, A multzoko partidak bakarrik jokatu ziren, bietan Doneztebe eta Arraiozko taldeak aurrez aurre zirela. Doneztebe Ak 9 eta 5 irabazi zion Arraioz Bri eta Arraioz Ak 9 eta 2 irabazi zion Doneztebe Bri.

Txapelketaren lehen jardunaldia, berriz, martxoko azken aste hondarrean jokatu zen. A multzoan, Arraioz Bk 9 eta 1 irabazi zion Irurita Cri eta Doneztebe Ak 9 eta 5 irabazi zion Doneztebe Bri, eta B multzoan, Irurita Bk 9 eta 5 irabazi zion Oitz Bri.

Oraindik abudo bada ere, A multzoan Doneztebe A eta Arraioz A dira momentuz indartsuenak.

 

Astebururako partidak

Asteburu honetan Arraioz Ak Irurita C hartuko du etxean larunbatean 17:00etan eta ordu berean, Doneztebe B eta Arraioz B ariko dira. Doneztebe Ak atsedena izanen du.

B multzoan berez ez da jardunaldirik, baina aitzineko asteetan bertan behera gelditutako partidaren bat jokatuko da seguruenik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun