Eskasa izan da herriko basurdeen errugbi sasoina. Asmo onekin hasi ziren, alegia, lehengo urtean bezala kalifikatzeko helburuarekin, baina ezin izan dute. Zazpigarren postuan finitu dute lehen seiak bakarrik sailkatzen zirelarik txapelketan aitzinera segitu ahal izateko. Guztira bederatzi partida galdu dituzte eta zazpi irabazi. Ez da hain txarra izan, baina sailkatzeko ez aski.
Hala ere, bigarren taldeak segitzen du eta urrun joateko gogoa du.