Goazen aitzina taldeak kasik 5 000 sinadura bildu ditu hilabete batez EiTBk adar bat Baionan atxik dezan galdetzeko. Senperen ere ikusle ainitzek sinatu dute petizioa EiTBk egitura iraunkorra segurta dezan eta kazetarien lanpostuak atxik ditzan. Aipagarria da kolore guzietako herritarrek eta hautetsiek sinatu dutela. Goazen aitzinaren ustez, horrek ongi erakusten du egiazko zerbitzu publikoa eskaini duela urteetan EiTBk eta jendea horri biziki atxikia dela. EiTBko zuzendaritzak dio Iparraldeko bortz berriketariak berriz hartuko dituela enpresa berria atzemanen duelarik Baionako lanak segurtatzeko. Momentuan, kazetari hauek langabezian daude. Dena «inprobisatzea» leporatu dio Goazen Aintzina taldeak EiTBri.
Ondoko egunetan, kolektiboko kideek bilkurak eginen dituzte Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoko eta EiTBko arduradunekin. Mezuak igortzeko: aintzinaeitb@gmail.com. Informazio gehiago: http://bidegurutzean.unblog.fr/