Garapen jasangarria aipatzea ongi da. Egia bihurtzea ez ote da hobeki? Ideia hori gogoan, bigarren eskuko gaien saltokia ideki du berriki Laminak etxean, Karrika Nagusiaren ondoan, Sandrine Soudre, sortzez Sistiague, Senperen bizi den saratarrak. Saltokia idekitzeko bere lanpostua sortu du autoentrepreneur gisa, eta orain denetik saltzen du: baxera, apaingarriak, bideo jokoak... Nornahik uzten ahal ditu bere gauzak denda hortan. Zerbait salduko delarik, diruaren erdia jabearentzat izanen da eta bertze erdia Sandrine merkatari berriarentzat.