Sei hilabete pasatu ondotik, edeki da hondarrean mediku-kontsulta. Haunditze lanak zirela-eta hertsia egon da, eta irailetik hunat Urdazubira gan behar izan dugu medikura. Baina martxoaren 29an berriz edeki zituen ateak. Jada ez dugu harat-hunat ibili beharko.