Logroñoko Udalak antolatu duen XXIII. Narrazio laburren lehiaketak Zugarramurdiko sorginen kontra egindako epaiketa izanen du gai. Urtero antolatzen den sariketa da hau, eta urte bakoitzean gai desberdinak paratzen dituzte. Aurtengoan, aipatu bezala, gure herrian gertatutakoak izanen dira protagonista. Idazlanak gaztelaniaz egin behar dira, gehienez zortzi orrialdekoak, eta aurkezteko epea maiatzaren 28an finituko da. Sariak pulitak dira: lehenbiziko eta bigarrenak 3.000 eta 1.000 eurokoak. Eta 500 euroko bertze lau sari ematea ere posible izanen da.