Sendabelarrei buruzko ikastaro bat antolatu du Akelarre Elkarteak larunbat honetarako, apirilak 17. Akelarrenean emanen da, 10:30etik 14:00etara eta 15:30etik 19:00etara.
Itziar Salegik emanen du, eta sendabelarrak zer diren, nola biltzen diren eta nola gordetzen den ikasteaz gain, terapia naturalak ere ikusiko dira. Jarabeak, kremak, gorputz depuratiboak, kataplasmak, hidratanteak, tinturak, antizelulitikoak eta abar nola egiten diren erakutsiko da. Ikasle bakoitzak material didaktikoa eta berak egiten dituen erremedio pare bat ere jasoko ditu.
Izen-ematea telefono hauetako batean egiten ahal da: 948 599305 eta 948 599004; edo helbide elektroniko honetara idatzita: sendabelarrak@hotmail.com. Plazak 20 lagunetara mugatuak dira, eta beraz, lehenbiziko 20ak izanen dira onartuak.
Bertzalde, ikastaroaren egunean, 10 euroko ordainketa egin beharko da.
Informazio gehiago web orri honetan ikusten ahal da: www.turismozugarramurdi.com.