Bortz hektarea erre ditu suak Mendaur aldean

Arkaitz MINDEGIA 2010eko apirilaren 13a

Haritzak, belagiak eta larreak erre zituen martxoaren 26an Mendaur inguruan sortu zen suteak, guztira bortz hektarea. Larrialdietako zerbitzuak 17:00etan hartu zuen abisua eta Cordovillako eta Oronoz-Mugairiko suhiltzaileak hurbildu ziren iltzaltzera. Lana gogotik egin behar izan zuten, haizeak gogor jo zuelako. Azkenean, 20:00ak aldera lortu zuten itzaltzea, baina halere, suhiltzaileak erremate-lanak egiteko gelditu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun