Erabilera anitzeko lokala herritarren zerbitzura

ttipi-ttapa 2010ko api. 13a, 12:14
Utzitako argazkiak

Joan den urtean Espainiako Gobernuak eman zuen 74.335 euroko dirulaguntzarekin eraikin berria egin da herrian. Beheko solairuan igerilekuko aldagelak egin dira eta gaineko solairuan, berriz, erabilera anitzeko lokala. Gimnasia, hitzaldiak, ikastaroak, antzerkia, dantzak... Erabilera edozein dela ere herritarrek erabiltzeko prest dago lokal berria eta interesa duenak baimena eskatu beharko dio Udalari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun