Igerileku berria aurten zabaldu nahi du Udalak

ttipi-ttapa 2010ko api. 13a, 12:10
Igerilekua egiteko lanean ari da Sasoi enpresa. Orain arte, haurren parkea egon den tokian kokatuko denez, parkea behekaldean eginen da. Utzitako argazkiak

Horretarako lanean hasia da Sasoi enpresa

Uxarrea auzoan, orain arte haurrentzako parkea egon den tokian, etorkizunean igerilekua izanen da eta dagoeneko lanak hasiak dira. Bi fasetan eginen da obra, eta lehenbizikoan lur mugimenduak eta igerilekuaren zola eta paretak eginen dira. Sasoi enpresa ari da lan hauek egiten, Espainiako Gobernutik  Udalak hartuko duen 46.377,99 euroko subentzioarekin.
Hasierako lanak akitutakoan, bigarren faseari ekinen zaio eta honetan eginen da gainerakoa: ur ponpak, zerrakurak, lorategia...
Obra hauen ondorioz, haurren parkea igerilekuaren behekaldera pasako da.
Bertzalde, aipatu, igerilekuko aldagelak joan den urtean estatutik hartu zen dirulaguntzarekin egin zirela.
Lanak ongi joanez gero, igerilekua aurten irekitzeko asmoa du Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun