DATUA 15 LAGUN aurkeztu ziren Udalak Errotako langileak kontratatzeko egindako deialdian.
Martxoko azken asteburuan hasi ziren Errotan lanean Udalak kontratatu dituen bi emakumezkoak, Bortzirietakoa bat eta Malerrekakoa bestea. Eta bi hauek izanen dira abendu bukaera bitarte Errotan bisitariei harrera eginen dietenak.
Nafarroako Gobernuak langabezian daudenak kontratatzeko ematen duen dirulaguntzarekin hartu dira bi langile hauek.
15 interesatu
Errotan lanean aritzeko Udalak egindako deialdiari erantzun ona eman zion jendeak eta 15 lagun apuntatu ziren. Baina eskaintza bi lagunentzako zenez, horien artean bi aukeratu zituen Udalak.
ORDUTEGIA
Ekainaren 14a bitarte neguko ordutegiarekin ariko dira lanean Errotan. Astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara eta asteburu eta jaiegunetan, goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara egonen dira bisitariak hartzeko.
Udan, ordea, ordutegi zabalagoa izanen du. Egunero 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egonen da irekia.