Entrenatzaileen ikastaroa

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 13a

Bere garaian iragarri bezala, entrenatzaileen bi ikastaro eginen dira: oinarrizko mailakoa lehenbizikoa eta eskubaloiaren inguruan bigarrena. Eta oinarrizko mailakoak badu data: maiatzaren 11n hasiko da, eta 13an, 18an, 20an, 25ean eta 26an eginen da. Hiru orduko sei klase emanen dira, eta horrez gain, ekainaren 3an ebaluazioa eginen da.
Ikastaroa baztandarrekin batera egitekoa denez, seguruenik Oronoz-Mugairin eginen da, 18:30etik 21:30era, eta bertzeak bertze, nutrizioak, kirol heziketa, lehen sorospena, gurasoak eta abar landuko dira, klase teoriko eta praktikoak eginez. Gastuak Erreka Kirol Elkarteak bere gain hartuko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun