Eskubaloia... zergatik ez?

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 13a

Eskubaloia gaztetxoen artean zabaldu nahi du Erreka Kirol Elkarteak eta helburu horrekin, kanpaina berria paratu du martxan heldu den denboraldiari begira: eskubaloia... zergatik ez? izenekoa. Interesa duen edozeini dago zuzendua, baina bereziki, 1996, 1997, 1998 eta 1999 urteetan jaiotako mutilei.
Bi entrenamendu eginen dira. Lehena Elizondoko kiroldegian, Baztango jendeari zuzendua, apirilaren 20an, 18:00etan. Bertzea, berriz, Doneztebe eta inguruko herritarrei zuzendua izanen da, eta hitzordua apirilaren 22an, ortzeguna, 19:30ean kiroldegian egin dute. Txomin Mindegia eta Pilar Olalla egonen dira entrenamenduan, eta Errekarekin eskubaloian jokatzeko prest dauden gazteek harat joan beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun