Udaberriarekin batera, hainbat ekimen abiatu dituzte Doneztebarrak Merkatarien Elkartean. Horien artean, Tunezera bi lagunetzat aste beteko bidaia zozketatuko dute. Martxoaren 15etik apirilaren 24ra bitartean elkarteko dendetan erosten dutenek hilaren 24an eginen den zozketan parte hartuko dute.
Elkarteko bazkide diren komertzioetan, bertzalde, eskuorriak banatu dira hainbat galderekin eta horiei erantzuteagatik, 100 euroko erosketa txartel baten zozketak ere sartzeko aukera izanen dute erosleek, erantzunekin batera erosketa-tiketa aurkeztuz.