7 ALDIZ eskuratu du Lizun gaztandegiak kalitate eta erregulartasun onenarengatik saria.
Idiazabal Gazta Jatorri Izendapenak urtero banatzen duen kalitatearen eta erregulartasunaren saria Epetxenekobordako Lizun gaztandegiarentzat izan dira aurten ere. Apirilaren 7an Ordizian egindako Artzain Egunean jaso zuen kalitate eta erregulartasun onenarengatik saria, zazpigarrena dagoeneko, eta bosgarren urtez segidan.
Gisa berean, Nafarroako Idiazabal gazta berriaren denboraldia irekitzen den egunean, apirilaren 21ean, sari bera hartuko du Sunbillako gaztandegiak Iruñean, Napardi elkartean.
Saritutako gazta Endara eta Mendaur izenekin merkaturatzen dute Petxenekobordakoek, baina horrez gain, Lizun izenarekin ere bertze bat saltzen dute, dagoeneko 25 urtetik goiti dituen marka, hain zuzen, Idiazabalgo Izendapena sortu aitzinetik hasi baitziren Lizun-ekin lanean.