Bortz bataio Bazko igandean

ttipi-ttapa 2010ko api. 13a, 11:27
Utzitako argazkiak

Oraingoan herriko bortz bikotek bataiatu dituzte euren haurrak. Oier Aginagalde Iparragirre, Argiederrekoa; Oihan Elizalde Mitxelena, Tximistako Bordakoa; Eneritz Aranburu Galarregi, Topaldekoa; Maialen Gastearena Irisarri, Ibaiondokoa eta Ohian Irisarri Agesta, Gorosurretakoa nahiz eta Irunen bizi. Aspaldiko urteetan bataioak urtean bitan egiten baziren ere, orain noiznahi bataiatzen ahal izanen dira haurrak. Pello Apezetxeak erran duenez, maiatzaren 2an bertze bi bataio eginen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun