Altxataren batzar orokorra

ttipi-ttapa 2010ko api. 13a, 11:24

Martxoaren 27an izan zen Altxata Kultur Elkarteko batzar orokorra. Joan den urteko gorabeherez solastu ziren, baita 2010ean eginen direnez ere: Gasna Feria eguna eta Usategietako igandea izanen dira aurtengo ekitaldi nagusiak. Kankailuen topaketari buruzko balorazioa egin ondotik, gastu handiak direla eta, bi urtetik behin egitea erabaki zen. Junta ere berritu zuten. Orain arte juntakide izan diren Arantxa Danboriena, Mireia Martinez eta Leire Olagarai atera egin dira eta Axun Maia eta Lorea Arangoa sartu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun