Turismo Bulegoa

ttipi-ttapa 2010eko apirilaren 13a

Turismo Bulegoa ireki zuten Aste Santuan Kultur Etxean, Ortzegun Santutik Bazko Astelehenera bitartean. Axun Maia izan zen bisitariei informazioa emateaz arduratu zena eta erran digunez arrakasta handia izan du. Bisitariek gehien eskatu diotena herriari buruzko informazioa izan da: mendiko ibilbideak eta Elizako hilerrien historia. Eskualdeko informazio bila ere hurbildu zaizkio, Zugarramurdi eta Sarari buruz galdetuz batez ere. Aste Santuko egun hauetatik jende gehien ibili zena ortzeguna izan zen, 112 bisitarirekin. Zerbitzu arrakastatsua izan da, denetara oporraldi honetan 301 bisitari hurbildu baitira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun