Bekolanda auzoa itxuraberrituko du Udalak hainbat obra eginda

ttipi-ttapa 2010ko api. 13a, 11:18
Itxura berria hartuko du Bekolandak lanak bukatzen direnean Utzitako argazkiak

Farolak paratu, espaloiak berritu eta parkea eginen dira

Bekolandan obrak egiteko baimena eman zenetik lau urte pasatu dira eta promotoreak egin beharreko obrak egin gabe utzi dituenez, Udalak bere gain hartu ditu. Bere garaian promotoreari kobratutako abala erabiliko da lan hauek egiteko eta falta dena promotoreak ordaindu beharko du. Hortaz, hemendik aitzinera, Bekolanda auzoa txukunagoa geldituko da, espaloi zati berriak, parke ttiki bat eta farolak paratuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun