Nor da Gabezin taldea?
Sei gaztek osatzen dugun taldea da eta gehienbat plaza girokoa.
Nola sortu zen taldea?
Lagun bat eta biak besteei burua berotzen hasi ginen eta pixkanaka sortu zen. Bost mutil ginen hasieran, eta gero hartu genuen Ainhoa Zabaleta goizuetarra kantatzeko.
Erromeria ala rock kontzertua nahiago?
Erromeriazaleak gara.
Musika jotzeko toki bat?
Malerreka eta Baztan aldea, dantza asko egiten da.
Non ditu Gabezinek jarraitzaile gehienak?
Ez dakit... Gehienbat Araitz-Betelu aldean, eta Malerrekan ere bai.
Gustuko musika talde bat?
Orain modan dagoen Vendetta ska taldea.
Hurrengo kontzertua non?
Apirilaren 17an Lekunberrin, Gazte Egunean.
Bateria-jotzaileak sasoian egon behar al du?
Bueno... Ez, nik uste ez dela asko behar plazetan jotzeko.
Zein da ongi kantatzeko sekretua?
Pixka bat zaindu egin behar da, eta kontzertuaren aurretik, patxaran kopa bat ez da gaizki etortzen.
Taldea hain gaztea izanda, jendea harritua gelditzen omen da. Zergatik?
15, 16 eta 19 urteko batzuk ikusita zer egingo dugun galdetzen du jendeak, baina gero harrituak gelditzen dira eta hain gazterik horrela ibilita meritua badugula esaten dute. Nahiko ongi joan zaigu orain arte eta ea nola segitzen dugun.
Larunbat arratseko plana?
Arratsadetan gehienetan entsaiatu, eta gauean, juerga edo lana baldin badago, ba hara.