Nafarroako ligetako futbol eta eskubaloi jardunaldia bakarrik jokatu da asteburuan

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 12a

Beti Gazteko infantilek lidergoa sendotu dute, bigarrenari irabazita

Asteburuko kirol jardunaldi murritza gelditu zaigu eskualdean, Gipuzkoako ligako partidarik ez baita jokatu futbolean. Halere, Beti Gazteko jubenilek, bere garaian bertan behera gelditutako partida bat jokatu dute.

Talde nagusiei dagokienez, Aurrerak Preferenten eta Doneztebek Erregionaleko lehen mailan garaipena lortu zuten etxetik kanpo eta Baztanek galdu egin zuen. Infantiletan, Beti Gaztek lidergoa sendotzeko garaipena lortu zuen Iruñean. Hauek izan dira asteburuko emaitzak:

 

FUTBOLA

Nafarroako Preferente mailan

Avance Ezkabarte 7 - Baztan 1 (beraien atean)

Amaya 1 – Aurrera 2 (Gomez eta Zabaleta)

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Urbasa 0 – Doneztebe 1 (Jon Apeztegia)

 

Gipuzkoako jubenilen Ohorezko mailako kopa eta jautsiera fasean

Beti Gazte 2 (Iker Telletxea eta Josu Sanjurjo) – Ilintxa 1

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailako igoera fasean

Baztan 0 – Doneztebe 0

Errotxapea A 3 – Doneztebe 1 (Lander Mindegia)

 

Nafarroako Infantilen lehen mailan

Doneztebe 3 (Fermin Estanga, Iban Juanena eta Imanol de Rueda) – Ardoi 1

San Cernin 1 - Beti Gazte 3 (Unai Telletxea 2, Kevin)

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Ardoi B 1 – Doneztebe 0

 

Futbol-7, Nafarroako Alebinen ligan

Doneztebe 5 (Julen Inda (3) eta Xabier Erasun (2) – CAD Irabia A 4

 

ESKUBALOIA

Emakumeen Senior mailako kopan

BM River Ega 9 - Lindutx BKT A 35

Lindutx BKT B 26 – Cantolagua 21

 

Mutilen 2. maila Nazionalean

Beti Onak 32 – Erreka 32

 

Jubenil mutilak Kopa

Loyola San Antonio 44 – Erreka 31

 

Mutiko infantilak

Txantrea 18 – Erreka 27

 

Neska infantilak

Cantolagua 23  - Lekaroz B 23

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun