Arkupeak elkarteak urteroko Gimnasia Besta egin du Berako kiroldegian

Aitor AROTZENA 2010ko api. 9a, 12:37

Gimnasia, aerobic eta yoga ariketak egin dituzte Arkupeak elkarteko erretiratuek. Aitor AROTZENA

80 lagun kirol egitera bildu dira eta 300 inguru bazkaltzera

Arkupeak elkarteak urteko gimnaia besta egin du apirilaren 8an, ortzegun eguerdian. Aitzinetik Iruñeko Larrabiden eta Anaitasunan egiten bazuten ere, 2004 urteaz geroztik Berako Toki-Ona kiroldegian elkartzen dira eta aurten ere, bertan aritu dira herri ezberdinetako 80 bat kirolari.

Lehenik, Jabier Larralde Arizkungo txistularia aitzinean zutela, aurkezpen kalejira egin dute, jendearen txalo artean.

Segidan, Berako taldearen txanda izan da. Ana Larretxea, Arantzako irakaslearen erranetara eta aerobic musika doinuak lagun zituztela, dantza eta gimnasia uztartzen zituen saio dotorea eskaini dute 14 emakumek. Tartean zen gaurko saioko kirolari beteranoenetako bat, Maritxu Martikorena. 84 urterekin garbi utzi du sasoi betean dagoela. Berak aipatu digunez, duela 17 bat urte hasi zen gimnasia egiten eta nabari du mesede egiten diola. Astean bitan biltzen dira Berako kiroldegian. 84 urtera hain osasuntsu ailegatzeko sekretua, “lasaitasunez bizitzea eta gauzak datozen bezala onartzea” dela aipatu digu. Gimnasiaz gain, akordeoi klaseak ere hartzen ditu musika eskolan, beti ikasteko irrikitan dagoelako. Baina ikasteaz aparte, ehoziri lanak erakusten ditu Zahar Etxean. Ez gazte denboran horretan aritu zelako: “70 urterekin ikasi nuen ehoziri lanetan –dio Maritxuk–, baina orain sei laguneri erakusten diet, pena ematen didalako hori galtzea”. Ikasleak ez omen ditu gazte-gazteak, “baina bai ni baino gazteagoak” dio irriz.

Berako taldearen ondotik, Goizueta eta Leitzakoak atera dira elkarrekin, Patxi Chocarro monitorea gidari zutela. Ariketa arinagoak egin dituzte, beroketak, luzaketak eta mugimendu mantsoak. Talde hauetan, gutti badira ere, badira gizaseme batzuk ere. Tartean, Goizuetako Luis eta Jose Anton Elizegi anaiak. “Egia da gizon gutxi garela –dio Luisek–, baina guri ere mesede handia egiten digu astean bitan gimnasia pixko bat egiteak. Ordubetez aritu eta gorputza arinago sentitzen dut, beste gainerakoan, enborra bezala gogortuak egoten gara. Akaso gizonek nahiago dute mendira atera edo baratzean aritu, baina hau osasungarria da”.

Leitzako taldean gizon bakarra dute, Eusebio Maritorena hain zuzen, Leitzan Arkupeak elkarteak duen delegatua. Sortzez Zigakoa bada ere, lanarengatik duela 40 urte joan zen Leitzara eta bertan laketu du. Gizonezkorik ez zela eta animatzea pentsatu zuen, beste norbait bere arrimoan hasiko zelakoan, baina ez du lortu. “Ez dakit lotsatzen diren edo zer pasatzen den. Ikusiko balute zer zaulitasun hartzen den!”.  Zenbait mugimendu aski zailak ere baziren eta zenbait ariketetan, hanka bakarraren gainean oreka mantentzeko egin duten esfortzua sarituz, ikusle zeuden erretiratuek eta senideek txalo zaparradekin saritu zuten ahalegina.

Azken taldea, Doneztebe, Sunbilla, Elizondo eta Urdazubiko kirolariek osatutakoa izan zen, hauek ere Patxi Chocarroren ardurapean.

Kirol saioa akautu bezain, abudo, 300 bat lagun Zubiondo jatetxera joan dira bazkaltzera.

 

KIROLARIAK

BERA (14)

Begoña Gómez

Maritxu Martikorena

Josefina Iglesias

Maria Jesús Zubieta

Carmen Mitxeltorena

Carmen Jiménez

Maddi Mikelperizena

Malen Barandiaran

Angelita Corral

Angelines Estalayo

Justa Telletxea

Pura Correa

Pepita Agirre

Ester Iñarga

 

LEITZA (18)

Maritxu Alduntzin

Pilar Alkoz

Tere Perurena

Paquita Aierdi

Itziar Sagastibeltza

Juanita Escudero

Serafina Ezkurra

Sebastiana Ezkurra

Pilar Martinez

Amparo Azpiroz

Carmen Petrirena

Inaxi Lujanbio

Pilar Urkiola

Paquita Urkiola

Lourdes Erbiti

Tere Arraiago

Carmen Rodríguez

Eusebio Maritorena

 

GOIZUETA (20)

Milagros Narbarte

Mari Carmen Tomasena

Luis Elizegi

Antonio Rodríguez

Maria Pilar Arratibel

Maite Zabala

Paquita Goizueta

Milagros Goizueta

José Ramón Arozena

Satur Salaberria

Conchita Altamira

Mónica Perurena

Juana San Miguel

Mari Carmen Berroeta

José Antón Elizegi

Asun Apezetxea

Felisa Salaberria

Cecilia Perurena

Arantxa Berroeta

José Goizueta

 

URDAZUBI (4)

Miguel Migeltorena

Francisco Menta

Anta Menta

Teresita Bidart

 

ELIZONDO (17)

Maria Dolores Etxegarai

Juanita Dendarieta

Asun Alti

Carmen de la Flor

Asunción Jaurena

Maritxu Oharriz

Milagros Zelaieta

Maria Jesús Gamio

Conchita Iturriria

Maria Jesus Zubiri

Maria Jesus Etxandi

Rosa Mendiburu

Milagros Gamio

Juli Irigoien

Marcelina Ormart

Conchi Jauregi

Maria Angeles Narbarte

 

DONEZTEBE (4)

Maria Josefa Arretxea

Mariela Olaizola

Maritxu Mutuberria

Asunción Telletxea

 

SUNBILLA (4)

Mari Carmen Errandonea

Francisca Iriarte

Teresa Agirre

Juana Mari Agirre

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun