Otsailean baino 5 langabetu guttiagorekin bukatu da martxoa

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 7a

Halere, 1.189 lagunek izena emana dute Doneztebeko Enplegu Bulegoan

Doneztebeko Enplegu Bulegoan 1.189 lagunek emana zuten izena martxo hondarrean, otsailean baino 5 guttiago. Jautsiera arras ttikia da, %0,42koa, eta langabezia bere horretan mantentzen dela erraten ahal da, urte hasierako kopuru handietan.

 

Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez 323 kontratu gauzatu ziren martxoan, baina horietatik 41 bertzerik ez ziren mugagabeak izan.

 

 

25 urtetik goitiko emakumeetan langabezia goiti

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeetan somatu da jautsierarik handiena 533tik 524ra jautsi baita langabetu kopurua martxoan. Adin horretako emakumeen artean, aldiz, 515tik 528ra igo da. 25 urtez beheitikoen arteko gizasemetan 99tik 91ra jautsi da langabetu kopurua eta emakumeetan, 47tik 46ra.

 

 

Industrian langabetu guttiago

Lan arloei dagokienez, zerbitzuen arloak dauka, alde handiarekin, langabetu gehien, eta martxoan, gainera, lau lagunetan goiti egin du langabetu kopuruak arlo horretan, 667. Industrian, aldiz, 19 lagunetan beheiti beheiti egin du 293tik 274ra. Eraikuntzan, 5 lagun gehiago daude langabezian, 163; nekazaritzan ere 25etik 22ra jautsi da langabetu kopurua. Aitzinetik lanik topatu ez dutenen artean goiti egin du langabetu kopuruak eta 63 ziren martxo hondarrean, otsailean baino 8 gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun