Baztan eta Doneztebe futbol taldeetako kadeteek derbiarekin hasiko dute igoera fasea

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 7a

Baztan taldea lehenbizikoa eta Doneztebe bigarren izan dira lehen fasean. Derbiarekin hasiko dute igoera fasea. TTIPI TTAPA

Elizondoko Giltxaurdin ariko dira apirilaren 7an, asteazkenean 17:30ean

Asteburuko kirol jardunaldiaren berri aitzinerago emanen badugu ere, futbolean, Nafarroako bigarren mailako kadetetan, igoera faserako sailkatzea lortu dute Baztan eta Doneztebe taldeek. Ez hori bakarrik, Baztanek bere multzoan, hamabi talderen artean lehen postua lortu du, hamabi talderen artean. 22 partiduetatik 17 irabazi ditu, 2 berdindu eta 3 galdu; 90 gol egin ditu (multzoko talderik golegileena izan da) eta 22 hartu. Multzo berean bigarren izan da Doneztebe. Hauek partida bat guttiago jokatu dute, 21, horietatik 15 irabazi, 3 berdindu eta 3 galdu ditu; 75 gol egin eta 20 jaso ditu (gol guttien hartu duen taldea izan da).

Beraz, bi taldeek igoera faserako sailkatzea lortu dute, eta fase honetako lehen partida derbia izanen da. Apirilaren 7an, asteazken arratsaldeko 17:30ean Elizondoko Giltxaurdin aurrez aurre izanen dira Baztan eta Doneztebe.

Asteburuan, bi taldeek etxetik kanpo jokatuko dute, Baztanek Amigóren kontra eta Doneztebek Errotxapea A taldearen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun