Belate Elkarteko pilota txapelketatik hainbat txapel eskualdera etorri ziren

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 6a

Infantil mailako finalistak ageri dira argazkian. Unai Telletxea igantziarra eta Jon Olaizola lesakarra txapelekin eta Txarutako Albiasu eta Espelosin azpitxapeldun. TTIPI TTAPA

Martxoaren 28an jokatu ziren finalak Ezkaroze eta Otsagabian

Martxoaren 28an, jokatu ziren Belate Elkarteak antolatzen duen kluben arteko Pilota Txapelketaren finalak. Partidak, Ezkarotze eta Otxagabiako pilotalekuan jokatu ziren. Bortzirietako eta Txarutako hainbat pilotarik lortu zuten finalerako txartela eta batzuk, txapelekin bueltatu ziren. Hauek izan ziren emaitzak.

 

AURREBENJAMINAK

Josetxo Sesé-Asier Telletxea  (G. Txokoa-Bera) 12; Ihoa-Olaetxea (Aldabide)  18

 

UMEAK C (BENJAMINAK C)

Antton Petrirena - Beñat Yanci (Arkupe-Biltoki) 11; Zelaieta-Aríztegi (Txaruta) 18

 

UMEAK B (BENJAMINAK B)

Josu Elizondo-Jon Leiza (Arkupe-Lesaka) 13; Retegi-Ozkoidi (Donibane) 18

 

UMEAK (BENJAMINAK)

Mikel Elzaurdia-Yago Cantero (G. Txokoa-Bera) 18; Jokin Mitxeo-Enaitz Telletxea (Biltoki-Igantzi) 13

 

KIMUAK B (ALEBINAK B)               

Xuban Barberena-Hodei Buldain (Larraun) 18; Jonan Arbelaitz-Jonan Fagoaga (Arkupe-Lesaka) 7

 

KIMUAK (ALEBINAK)

Urki Txoperena-Oian Canabal (Arkupe-Biltoki) 15; Enaitz Ansó-Iker Espelosín (Txaruta) 18

 

HAURRAK (INFANTILAK)

Unai Telletxea-Jon Olaizola (Biltoki-Arkupe) 18; David Albiasu-Andoni Espelosin (Txaruta) 7

 

Partidak bukatu ondoren sari banaketa egin zen, gero denak elkarrekin bazkaldu zuten Auñamendi jatetxean. Giro ederrean joan zen eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun