MS Word basikoa ikastaroa antolatu du Etxalarko Kultur Etxeak

TTIPI TTAPA 2010eko apirilaren 6a

Apirilaren 20tik 23ra eginen da, 6 ordu denetara

Etxalarko Kultur Etxeak MS Word basikoa ikastaroa antolatu du heldu den asterako. Zehazki, apirilaren 20, 21, 22 eta 23an izanen da ikastaroa, 16:00etatik 17:30era, 6 ordu denetara.  Testuak, curriculumak, kartelak eta iragarkiak egiten ikasteko ikastaroa izanen da. Ikastaroaren prezioa 24 eurokoa izanen da eta lekuak mugatuak direla jakinarazi dute Etxalarko Kultur Etxetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun