Aurtengoa ez da Nafarroako Herri Kirol Jolasen txapelik eskualdera ailegatu

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 31

Basaburuako kadete mailako sokatira taldea azpitxapeldun izan da aurten. Goizalde URDANPILLETA

Basaburua bigarren izan da kimu mailako proba konbinatuan eta kadete mailako sokatiran

Igandean, martxoaren 28an, Nafarroako Herri Kirol Jolasetako Finala jokatu zen Arbizun. Nafarroako Kirol Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Jolas hauetan hiru mailetako txapelketak jokatu dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta Kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatu dituzte. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik.

Proben ordena hau izan zen: kimu mailako Proba Konbinatua, haur mailako Proba Konbinatua, kadete mailako Proba Konbinatua eta azkenik haur eta kadete mailako Sokatira.

 

KONBINATUKO SAILKAPENAK:

KIMU MAILA: 

Txapeldunak: Andra Mari 06:45.24

Bigarrenak: Basaburua 06:52.81

Hirugarrenak: Putterri 06:54.34

Laugarrenak: Berriozar 07:01.52

 

HAUR MAILA: 

Txapeldunak: Berriozar 08:28.74

Bigarrenak: Ultzama 09:05.95

Hirugarrenak: Andra Mari 09:06.41

Laugarrenak: Basaburua 09:38.08

 

KADETE MAILA

1. Andra Mari 09:46.40, 4 puntu

2. Txantrea 09:53.62, 3 puntu

3. Basaburua 10:00.82, 2 puntu

4. Putterri 10:54.79, Puntu 1

 

Bortz jardunaldietako emaitzak kontuan hartuz, honela gelditu da kadete mailako proba konbinatuaren sailkapena:

Txapeldunak: Andra Mari, 18 puntu

Bigarrenak:    Txantrea, 14 puntu

Hirugarenak: Basaburua, 13 puntu

Laugarrenak: Putterri , 3 puntu

 

 

SOKATIRAKO SAILKAPENAK:

 

HAUR MAILA (480 KG)

Txapeldunak: Berriozar (4 puntu)

Bigarrenak: Txantrea “b” (3 puntu)

Hirugarrenak: Andra Mari (2 puntu)

Laugarrenak: Putterri (Puntu 1)

 

KADETE  MAILA (540 KG) :

Andra Mari (4 puntu)

Basaburua (3 puntu)

Txantrea (2 puntu)

Putterri (puntu 1)

 

Bost jardunadietako puntuak batu ondoren, honela gelditu zen kadete mailako sokatira txapelketa:

Txapeldunak: Andra Mari, 20 puntu

Bigarrenak: Basaburua, 13 puntu

Hirugarrenak: Txantrea, 12 puntu

Laugarrenak: Putterri, 4 puntu

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun