Fernando Etxegaraik Sara Korrika Trail lasterketa irabazi du aurten ere, marka berria ezarriz

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 31

Fernando Etxegaraik berriz ere garaipena lortu du Saran eta marka berria ere ezarri du. TTIPI TTAPA

Manttaleko Iñigo Lasaga hirugarren eta Patxi Irazoki bosgarren izan ziren

Sara Korrika Trail Lasterketa egin zen igandean eta Oargi Mendi Taldean ari den Fernando Etxegarai beratarrak ez zuen hutsik egin. Berriz ere 25 kilometroko proba irabazi ez ezik, marka berria ezarri zuen, ordubete, 57 minutu eta 29 segunduko denborarekin. Goierri Garaia Mendi Lasterketa taldeko Juanjo Igartzabalek ere bi ordu baino guttiago behar izan zituen lasterketa burutzeko eta bigarren postua eskuratzeko (1h, 58’ 40”). Podiumeko hirugarren koxka Manttaleko Iñigo Lasaga etxalartarrarentzat izan zen, 2 ordu, minutu 1 eta 22 segunduko denborarekin. Aipatzekoa izan zen, modu berean, Manttaleko Patxi Irazoki igantziarraren bosgarren postua, 2 ordu, 5 minutu eta 19 segunduko denborarekin.

 

Eskualdeko korrikalariak

500 korrikalari inguru atera ziren proba egitera eta 454 helmugaratu ziren Sarako plazan. Eskualdeko bertze korrikalariei dagokienez, Sara Korrikako Philippe Vacquiek 31. postua eskuratu zuen (2h, 18’25”); Lesakako Jabier Otxotekok 45. (2h, 22’ 36”); Manttaleko Juan Luis Irazoki beratarra 73. (2h, 29’ 56”); Senpereko SPUCeko Philippe Iturria 77. (2h, 30’ 33”); Manttaleko Iban Zubieta 85. (2h, 31’ 34”); Manttaleko Iñaki Larrañaga 89. (2h, 31’ 53”); Manttaleko Jorge Arakues 95. (2h, 32’ 54”); SPUCeko Beñat Sein 115. (2h, 36’ 24”): SPUCeko Pascal Soudre 118. (2h, 37’ 17”); Manttaleko Oihan Perez 133. (2h, 39’ 46”); SPUCeko Thierry Haroçarene 149. (2h, 42’ 20”); Manttaleko Iñaki Pikabea 158. (2h, 43’ 42”); Senpereko Artza Mendibure 166. (2h, 44’ 35”); SPUCeko Rene Iruretagoiena 180. (2h, 46’ 45”); Erratzuko Xanti Dendarieta 188. (2h, 48’ 56”); SPUCeko Txomin Aibar 204. (2h, 53’ 25”); Lesakako Xabier Iantzi 282. (3h, 07’57”); SPUCeko Totte Jauregiberri 287. (3h, 09’ 06”); Senpereko Jean Baptiste Lastra 314. (3h, 15’ 50”); Senpereko Vincent Lamothe 315. (3h, 15’ 51”); SPUCeko Beñat Jorajuria 319. (3h, 16’ 49”); SPUCeko Antoine Arnal 320. (3h, 16’ 52”); Sarako Arrayako Jean Baptiste Fagoaga 330. (3h, 18’ 28”); SPUCeko Pantxoa Ezponda 347. (3h, 22’ 53”); Senpereko Iñaki Noblia 360. (3h, 28’ 15”); Senpereko Antton Azarete 369. (3h, 30’ 17”); SPUCeko Anne Bordes 382. (3h, 36’ 00”); Sarako Clement Gaitte 402. (3h, 46’ 06”); SPUCeko Edouard Carrera 408. (3h, 48” 37”); Senpereko Marie Christine Jorajuria 415. (3h, 51’ 19”); Senpereko Marie Claude Irubetagoiena 416. (3h, 51’ 20”); Sarako Beñat Hiriart 433. (3h, 58’ 09”); Sarako Xabier Zunda 436. (4h, 03’ 23”) eta Sarako Nicolas Larronde 448. (4h, 19’ 22”).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun