Sandaliak izanen dira aurten ere udako zapaten artean nagusi, baina, beroa egin arren, oraindik ere botak eramateko joera izanen da.
Honela, aurten hain erabilia den look bakeroaren joerarekin bat eginez, emakume aunitzek estilo honetako botak janzten dituztela ikusiko dugu.
Beroa egiten denean ere, short estu batekin konbinatuz zoragarri gelditzen dira.
Erromatarrak edo gladiadoreak
Erromatarrak aunitz eramanen dira denboraldi honetan. Joan den urtean erabilitakoak oraindik osorik badituzu, uda honetan ere modari segika ibiliko zara. Oraindik ez baduzu horrelakorik, probatu, edozein arroparekin ederki ematen baitu.
Tirak, flekoak eta bertze apaingarri ttikiak
Baita orkatilera uhalez lotzen diren sandaliak ere.
Kolore dizdiratsuak
Oinetakoetan, kolore bizi eta dizdiratsuko zapata eta sandaliak dira bertze joera nabarmen bat. Udaberria eta uda esperimentatzeko aprobetxatu behar dira eta gure jantzietara dibertsioa ekartzeko. Magenta, horia, lima-berdea, urdina eta arroxa oinetakoei kolorea eta dizdira emanen dieten koloreak dira, beltz eta txuri klasikoak alde batera utzi gabe.