Orrazkerak eta estetika

TTIPI TTAPA 2010ko mar. 31a, 10:26

TTIPI TTAPA

Orrazkerak

Emakumeen orrazkerak
Beti bezala, gustu guztiendako moduko zerbait bada, ilea luzea edo motza izan, kixkurra edo lisoa. Kapak gero eta gehiago ikusiko dira, baina aurten ile motzak bueltatuko dira, baita gorria edo kobrearen antzeko koloreak eta tonu ugariak. 2010a dizdiratsua dator. Ilearendako osagarriek estilo bakoitzari ukitu berezia emanen diote aurten. Beraz, zerbait dizdiratsua edo plastikozkoa aukeratzerakoan, estiloa gaurkotuko da lan handiegirik gabe.

Gizonezkoeen orrazkerak
Azken hilabeteetako hotza pasatu bezain abudo, udaberri-udako denboraldi berria gurekin izanen da. Berriz ere kamixetak janzten eta eguraldi eguzkitsuan eta beroan pentsatzen hasiko gara eta gure ile-mozketa ere egokitu beharko dugu ezeroso egon nahi ez badugu.
Udaberriak eta, batez ere, udak, orrazkera aldatzera zirikatzen dute, berorik ez pasatzeko bereziki eta baita erosoago egoteko ere. Auniztan famatuen ile-mozketei begiratzen diegu, guk ere halako zerbait egiteko.

Estetika

Heldu den denboraldian, estiloak, koloreak eta makillaje joerak egokitzeko retro sentimenduak berriz ere izanen du eragina pertsona aunitzengan. Hala, 1970 eta 1980 hamarkadetan arrakasta izan zuten osagaiak berriz ere erabili nahiko dituzte.
Adibidez, betile ordezkoak berriz ere erabiliko dira, emakumearen begirada azpimarratzeko. Berriz ere aurpegiak protagonismoa hartuko du eta begiradak, zenbait aldizkaritako portadetarako bakarrik utzia zirudien arreta eta konplizitate-tonu hori berreskuratuko du. Era berean, betazal azpian eta ezpainetan kolore indartsuak erabiliko dira, baita  oinarri hagitz inguratzailea lepoan eta masailean. Azken finean, aurpegiaren soslaiaren garbitasuna azpimarratu nahi da.
Azalaren eta makillajearen koloreen arteko balantzea eginen da, batez ere eskuetako azalaren koloreari ongi egokitzen zaion konstantea sortzeko. Azazkalen edertzeko akriliko bereziak erabiltzen dira gaur egun manikura ona egiteko eta horrek eta makillajeak emakumea eroso eta alai sentiarazten du. 2010eko makillaje estiloetan gailenduko direnak makillaje organiko deitutakoak izanen dira, azala guttiago erasotzen dutenak, aurpegiko koloreen konbinaziorako oinarri edo hauts on bat erabiltzen dugunean. Begi inguruko tonuen konbinazioa ere berriz erabiliko da 2010ean, aurpegian funtzionaltasun eta glamour giro sofistikatua jartzeko.
Ezpainetarako distirak eta ur-oinarriko sustantziak erabiltzeari utziko zaio, espresioaren soslaia nahiko naturala izan behar delako. Beraz, margotu gabeko ezpainak edo xuabe-xuabe margotutakoak ikusiko dira denboraldi honetan, honela itxura naturalagoa emanez eta, aldi berean, produktu guttiago erabiliz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun