Kotoi arina, lihoa eta kolore biziko zetak izanen dira erabiliko diren oihalak eta telei dagokienez, gasa, zeta, lorazuak, eskoziarrak eta animalien estanpatuak izanen dira. Enkajetan aberatsak diren diseinuak izanen dira. Inpresio grafikoak, barrokoak eta lore patroiak. Kolekzioak hagitz udatiarrak izanen dira, frexkoak eta femeninoak, txaketa eta galtza batzuk bakarrik gogortuko dutenak. Modan inoiz ere ez zen hain present egon udaberria. Jantzietan lore estanpatuak eta zeta ikusiko dira, kolore guzietako atorrak, komikietako marrazkiak gazteendako txaketetan… Udaberrian modan egonen diren jantzietako marrazkiak sinestezinak dira, batzuetan.
Kolorez eta orijinaltasunez beteak, sormenezko print-ek alde batera utziko dituzte kontzeptu minimalistak eta denboraldi berrian arty ukitu basatiak izanen dituzte.
Kolore biziak, metal-dizdirak, kolore osoko jantziak eta Polinesiako lore motiboak izanen dira udaberri udako modan ikusiko diren osagai batzuk.
Pastel koloreak ere aunitz eramanen dira, tonu dizdiratsuekin edo ultrakoloretsuekin (fuksia, urdin metalizatuak, zilar, urre eta gorri koloreak). Kolore beltza ere, betiko klasikoa, hor izanen da.
Bertze alde batetik, mozketa irregularreko txaketa eta jantziek udako joera markatuko dute, baita zetazko entailatu frexko-frexkoak ere, gerrialdea agerian utziz. Gainera, kolore gastatu guzietako galtza bakeroak eta atorretako transparentziak ere erabiliko dira. Tweed jantziak.
2010ean luzera guzietako soinekoak ikusiko dira, baina gehien bat emakumearen alderik sexyena erakutsiko duten soineko motzak erabiliko dira. Minigonak ugarituko dira, bueloa duten gonak, can-can inspirazioa eta globo-gonak.
Tiro baxuko galtzaren bat ikusiko da, baina moda-modan tiro altua egonen da, edozein jantzitan. Fauna eta floran oinarrituta, estanpatu koloretsu eta xelebreak sortuko dira, alderik kitsch-ena ateratzeko beldurrik ez dutenak.
Hiriko gudari estiloan, tribuetako estanpatuak edo kamuflaje osagaiak erabiliko dira. Hondartza estiloko look finean ere, Karibeko kolore tonuak erabiliko dira; harea, korala eta ura…