GIZONEZKOEN MODA

TTIPI TTAPA 2010ko mar. 31a, 10:20

TTIPI TTAPA

Gehienetan emakumeendako arropaz eta osagarrietaz aritzen bagara ere, gizonezkoen modako azken joerak ere ezin ditugu alde batera utzi. Urtaro beroak hurbiltzen ari dira eta mutilek ere jakin behar dute zer datorren sasoi horretarako.

Neguko denboraldiko kolekzioan kolore ilunak nabarmendu dira eta orain, marroi tonuetatik hasita, masusta, goroldio, koral-gorri erre xamarrak eta more eta urdin sakonak erabiliko dira. Estilo eta diseinu aldetik ez da deus berririk proposatzen, baina jogging estiloko galtza eroso eta lasaiek, kolegial itxurako txaketek, estanpatu aberatsek, puntuzko oihalek eta larru beratzean egindako txaketa batzuk kolekzioa interesgarria bilakatzen dute. 2010eko udaberri udarako zerbait berriaren bila bazabiltza, kontuan hartu sorbaldan estu-estuak izanen diren txaketoiak. Beraz, kolekzioa ez da berritzailea izanen, baina bai dotorea, xumea eta polita, sobera kargatu gabe.

Galtzak pixko bat solte eramanen dira (batzuk bertzeak baino gehiago, sueter finak, irekiak eramanen diren ator estanpatuak, mokasin eta sandaliekin osatuak… Honela, burutik hasi eta oinetaraino akats gabe jantzia egonen da gizona.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun