Haurrendako kolorezko ortzadarra
Kolore biziak eta haurren dibertsioa izanen dira uda honetako ezaugarria. Soinekoek eta blusek kolore anitzetako ukituak izanen dituzte, hodei, tximeleta, bihotz, lore eta gisa horretako motibuekin. Jeans-ei dagokionez, hippie itxura emanen zaie haurrendako galtza
Udaberri udarako haurrendako arropa formalagoa
2010eko Udaberri-udako haurren arropa dotoreagoetan diseinu berritzaileak sartuko dira. Satinez egindako detaile eta erremateek edo tonu grixetan egindako bolante erromantikoak dituzten kolekzioak, estilo serioxeagoa ere konbinatzen ahal dela erakusten dute. Mutikoendako arropetan urdin iluna ere narbarmetzen da.
Haur sortu berriendako arropan ere motibo dibertigarriak agertuko dira eta irudi erromantikoak izanen dira blusa, galtza eta jantzi ttikietan. Mutikoendako koadroak, navy erreferentziak, kamuflajea eta street estiloko estanpak.