Aimar Irigoienek 14 altxaldi eman zizkion Etxauriko Harriari, marka berria ezarriz

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 30a

Irigoienek 14 altxaldi egin zituen, Ostolazak 12 eta Bertizek 9. TTIPI TTAPA

Unai Bertiz sunbildarrak bere marka ere hobetu zuen, 9 altxaldirekin

Alberto Lakosta zenaren omenez zazpigarren urtez egin zen Etxauriko Harri baldarraren altxatze saioan marka berria ezarri zuen Aimar Irigoienek, 14 altxaldirekin. Bertze altxaldi bat ere egin zuen Errezilgoak igande eguerdian, baina epaileek baliogabetzat eman zuten. Joseba Ostolazak ere 12 altxaldi eman zizkion eta Unai Bertiz sunbildarrak 9 altxaldi, iaz egin zuen marka pertsonala bi altxalditan hobetuz. Beraz, saio ederra ikusi zuten Etxauriko plazara bildutako 300 bat zaleek.

 

Emakumeen markak

Harrijasotze kontuekin segituz, martxoaren 26an Aian egindako jaialdian Idoia Etxeberriak eta Miren Urkiolak emakumezkoen bi marka ezarri zituzten Aian (Gipuzkoa). Idoia Etxeberria bi jasoaldi egin zituen 100 kiloko kuboarekin eta Miren Urkiolak hiru jasoaldi egin zituen 132 kiloko koadroarekin. Biek 5 minutuko txanda bakarrean lortu zuten marka ezartzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun