Ongi etorri Imanol

Xan Harriague 2010ko mar. 29a, 16:22
Xan Harriague

300 bat lagun baino gehiagok ongi-etorria eman zioten kartzelatik atera berri den Imanol Larrañagari. Sortzez beratarra bada ere, urteak ditu gurean bizi dela. Opari anitz izan zituen Bera, Sara, Lesaka eta Zestoako (Gipuzkoa) lagunengandik. Berako eta Sarako bina dantzarik Aurreskua dantzatu zioten, eta ondotik, Amets Arzallus bertsolariak ongi-etorria kantatu zion. Zestoako lagunek ere bertso batzuk bota zizkioten. Ondotik, etorri ziren opariak: argazkiak, artelanak, eskulturak... Hitz hartzean Jose Angel Altzuguren Kotto 2005ean kartzelako bizi baldintzen ondorioz bere buraz beste egin zuen laguna izan zuen gogoan. Preso jarraitzen dutenei bisitak egin eta letrak igortzea animatu zuen, «anitz laguntzen dutelako». Ekitaldi osoan ondoan izan zituen kartzelan jarraitzen duten euskal presoen senideak. Bazkaltzera joan baino lehen Allande Alfarok eta Karlos Aizpuruak azken bertsoak kantatu zizkioten, lehenak Kotto gogoratuz eta besteak nabarmenduz berriz plazer bat izanen dela berekin momentu goxoak pasatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun