Herri galdeketak

Franck DOLOSOR 2010ko mar. 29a, 16:18

Eskualdeko bozak baliatuz bi herri galdeketa egin dira jakiteko herritarrek zer dioten Lapurdi zeharka lezaken abiada haundiko treinbide berriari buruz eta euskal elkargo baten sortzeaz Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeak biltzeko. Lehen galdeketan, 1.241 herritar treinbidearen aurka agertu ziren eta 105 alde. Bateraren galdeketan, 854 lagunek bozkatu zuten (%21,07), eta 649 aldaketa instituzional baten alde agertu ziren (%76), 187 kontra (%21,9) eta 18k xuri bozkatu zuten. Batera plataformak biltzar nagusia eginen du apirilaren 17an emaitzen irakurketa egin eta geroa finkatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun