Hauteskundeak

Franck DOLOSOR 2010ko mar. 29a, 16:18

Eskualdeko hauteskundeak iragan dira berriki eta Senperen ez dugu Akitanian bezala bozkatu. Gurean zentristek hartu dute lehen toki hori bi itzulietan. Gogoan izan behar da, Forces Aquitaine zentristen zerrendako seigarren hautagaia Christine Bessonart andere auzapeza zela eta seguraski horrek esplikatzen du herritarren hautua. Lehen itzulian, zentristek 441 boz izan zituzten, sozialistek 333, eskuindarrek 315, ekologistek 245 eta jeltzaleek 231.
Bigarren itzulian, Akitanian ezkerrak izan zuen lehen lekua (bozen %56,3); eta ondotik sailkatu ziren eskuindarrak (%28) eta zentristak (%15,7). Sailkapena arrunt desberdina izan da zentristak baitira berriz ere lehen tokian (746 boz, %40,5), ondotik ageri da ezkerra (616 boz, %33,4) eta azkenik eskuina (477 boz, %25,9). Parte-hartzea biziki apala izan da bi itzulietan bitik bat ez baita bozkatzerat gan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun