Sorginkeria leporatuta auzipetutako herritarrak gogoratu dituzte Logroñon

Margari eta Koro 2010ko mar. 29a, 16:09
Sutan erre zituzten lagunak gogoan, 11 zugar landatu dira Azketa inguruan. Margari eta Koro

Hildakoen omenez, 11 zugar landatu dira

Orain arte Logroño hiria guretzat «mamu beltza» izan da, harat eraman baitzuten gure jendea preso eta haietako aunitz han hil baitziren. Baina ospe txar hori nolapaite kentzeko bi ekitaldi egin dira sorginkeriaren aurkako prozesuaren 400. urteurrena gogoratuz:
Martxoaren 9an Logroñora gan ziren 53 zuamurdiar, eta han, bertze gauzen artean, epaiketa egin zen tokian eta preso egon ziren tokian oroimenak paratu ziren.
Errioxako ordezkariek martxoaren 27an itzuli zuten bisita. Egun horretan, Logroñotik hainbat lagun etorri ziren, eta bertze gauzen artean, hango musika-bandak kontzertu bat eskaini zuen leizean.

11 zugar Azketan
Sutan erre zituzten 11 lagunen oroimenez, 11 zugar landatu dira Azketa inguruan. Lan hau martxoaren 16ean eskolako haurrek egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun