278.000 euro Eurovelo proiekturako

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 29a

Nafarroako Gobernuak 278. 832,68 euroko laguntza emanen dio Bertizko Partzuergo Turistikoari, Eurovelo proiektuaren baitan, Baiona eta Iruña lotuko dituen zatiaren barne, Doneztebe eta Endarlatsa arteko bidea txirrindulari eta oinezkoendako egokitzeko. Martxoaren 22ko akordioarekin onartu zuen subentzioa Gobernuak. Eurovelo direlakoak Europa osoa zeharkatuko duten 12 bide luze dira, hiri nagusietatik eta inguru turistikoetatik igaroko direnak. Europa osoko 52 elkarte eta 400.000 txirrindulazale ordezkatzen dituen Europako Txirrindulazaleen Federazioak bultzatutako proiektua da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun