Nafarroako hizkuntz politika salatzeko manifestazioa maiatzaren 15ean

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 29a

Maiatzaren 15eko manifestazioaren aurkezpena. Utzitako argazkiak

"Euskaraz bizitzeko eskubidea" lelopean

Nafarroan euskarak bizi duen egoerarekin «kezkatuta» eta Nafarroako Gobernuak euskararekiko duen «mespretxua» salatzeko, manifestazioa antolatu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak maiatzaren 15erako, Iruñean, Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea lelopean.
«Nafarroan euskaraz bizi nahi duen orok aukera izan dezala, besterik ez dugu eskatzen». Horixe adierazi zuten ehun euskaltzalek baino gehiagok manifestazioa aurkezteko egindako ekitaldian. Erakundeei dagokienez, Kontseiluak antolatutako manifestazioari 45 bat taldek azaldu diote dagoeneko atxikimendua, bertzeak bertze Xorroxin irratiak, TTIPI-TTAPAk edo IKAk. Azken 20 urteetan, Nafarroan, herritarren ahaleginei esker euskal hiztunek goiti egin dutela nabarmendu zuten aurkezpenean, baina Nafarroako Gobernuaren euskararen aurkako joera kritikatu egin zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun