Ipuinen munduan hiru herrietako neska-mutikoak

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 29a

Utzitako argazkiak

Nafarroako Gobernuko Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak antolatzen duen Kontu Kontari izeneko programaren bidez, Eratsun, Saldias eta Beintza-Labaiengo ikasleak Beintza-Labaiengo eskolan elkartu ziren martxoaren 12an, Lur Usabiaga ipuin kontalaria entzutera. Ondotik, ikasleek eskolan bazkaldu zuten, eurek ekarritako janariarekin. Bazkaldutakoan margotzen, jolasean eta kantuan aritu ziren. Oso ongi pasatu zuten, bai txikiek, baita handiek ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun