Eskolako goiko solairuan obra batzuk eginen ditu Udalak

TTIPI TTAPA 2010ko mar. 29a, 14:36

Beintzako ostatuan kontraleihoak ere jarriko dira

Irakasleen bizitoki izan den eskolako goiko solairua konpontzeko erabiliko du Udalak Espainiako Gobernuaren bidez hartuko duen subentzioa.
Biztanle kopuruaren araberakoa izaten da laguntza hori, eta Beintza-Labaieni 27.000 euro egokitu zaizkio –joan den urtean, 45.663 euro hartu zituen–. Aurten hartuko denarekin zolaberritu eta leiho eta ate berriak paratuko dira eskolako bizitokian. Subentzio horren beste zati batekin, Beintzako ostatuan kontraleihoak paratzekoak dira.

Aterpea haunditzen
Aterpea haunditzen ere ari da Sasoi enpresa. 101.000 euroko aurrekontuarekin jende gehiago hartzeko gela eta komun gehiago eginen dira, baita erabilera anitzeko beste gela bat ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun