Ezkurrako boluntarioa

F. ETXEBERROA 2010eko martxoaren 29a

Silveiraren salaketak zirela eta, TTIPI-TTAPAren aurreko alean, aldizkari honetako arduradunak defendatzeko artikulu bat argitaratu nuen, eta aldi berean, libre eta jakitun, kolaboratzen segitu nahi nuela adierazi nuen, ez nautela erabiltzen esanez. Badakit gainerako boluntarioek ere euren babesa eman dutela. Zerbaitegatik da eskualde honetan euskarazko aldizkaririk irakurriena. 30 urteko ibilbidea nahikoa da gure hizkuntza eta kulturaren aldeko bere prestutasuna eta maitasuna zenbatekoa den ikusteko. Segi aurrera!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun