Martxoaren 17az geroztik martxan da Elizako erloju berria

F. ETXEBERROA 2010eko martxoaren 29a

Lehengoa nola zegoen ikusita, alde ederreko itxurarekin gelditu da ordulari berria. F. ETXEBERROA

Aurreikusi baino gehiago gosta dira lanak

DATUA: 8.273 euro behar izan dira erloju berria egiteko.

Azkenean, martxoaren 17an hasi zen lanean Elizako erloju berria. Eta horren harira, Fernando Etxeberriak eta Udalak Nafarroako Kutxaren zuk aukeratu, zuk erabaki proiektuan euren ekarpena egin dutenei eskerrak eman nahi izan dizkiete.
8.273,19 euroko gastua eragin du erloju berriak. Hasiera batean, 7.950 eurokoa izanen zela aurreikusia zegoen, baina otsaileko haizete indartsu hark kristala hautsi zuen eta haren ordez, esfera garestiago bat paratu behar izan da.
Ezin hobeki funtzionatzen du eta ohiko orduetan kanpaiak jotzeko programatua dago. Beraz, goizean 08:00etan, eguerdian 12:00etan eta ilunabarrean 20:00etan egunero joko du, eta asteburuetako mezak iragartzen ere segituko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun