Orain aktore ere bai

Fermin ETXEKOLONEA 2010eko martxoaren 29a

Utzitako argazkiak

Historialaria eta irakaslea bakarrik ez, aktore lanetan ere moldatzen da Juainas Paul Arzak. XVII. mendeko agoteen bizimoduaz ari den Baztan filmeko aktore nagusietako bat da Juainas, eta Pedro Joxe agotearen paperean sartu da. Eta esan digunez, kontent ibili da, giro ona izan dutelako grabaketetan. Gidoiak hala eskatuta, itxura aldatua ikusi dugu egun hauetan, baina poztekoa da herritar bat horrelako lan batean ikustea. Argazkia, berriz, Aroztegiko grabazio batean hartutakoa da. Filmea noiz ikusi zain egonen gara, lehen zatia joan den astean akitu baitzuten grabatzeaz, baina bigarren zatia noiz grabatuko duten oraindik ez da jakina. Bitartean, autografoa eskatzen hasi beharko dugu...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun