Txitxilo eta Armizkueko bideetan egin beharreko lanak esleitu ditu Udalak

Fermin ETXEKOLONEA 2010ko mar. 29a, 14:13

Luciano Iriartek eginen ditu konponketa lanak

Narbarteko Luciano Iriarte enpresak eginen ditu Txitxilo eta Armizkueko bideetan egin beharreko moldatze lanak. Udalak egindako deialdira lau enpresek aurkeztu zuten proposamena eta guztien artean, berea izan da eskaintzarik onena eta hortaz, berari agindu dizkio lanak.
51.359,56 eurotan esleitu dira, eta hilabete bateko epea ezarri du akitzeko. Lerro hauek idazterakoan oraindik zehaztu gabea zegoen enpresa noiz hasiko den lanean, baina irailaren 1erako eginak egon beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun