Obra berriak

Joseba URROTZ 2010eko martxoaren 29a

Bazter-babesak paratzeko lanak Sasoi enpresari esleitu dizkio Udalak. Joseba URROTZ

Espainiako Gobernuaren dirulaguntzarekin egin behar diren bi lanak esleitu dira. Horien artean, garrantzitsuena, 18.000 euro inguru gostako dena, Sasoi enpresak eginen du eta bide bazterretan babesak paratzea izanen da.
Bertzalde, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin urtero egiten diren oihaneko lanak ere zehaztu dira: bertze gauza batzuen artean, Anizpeko bidea garbituko da eta Mugakosoro ingurun bidea konpondu eta eskoilera eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun