42 lagun Xabierrera

TTIPI TTAPA 2010ko mar. 29a, 14:02

Martxoaren 13an Xabierrera joateko Erreka Kirol Elkarteak antolatutako ateraldia arrakastatsua izan zen: 42 lagun animatu ziren. Horietako batzuk autobusez joan ziren Noaineraino, eta handik Xabierrerako bidea oinez egin zuten; bertze batzuek, berriz, nahiago izan zuten Monrealetik abiatu. Herritarren artean, batzuk oinez joan ziren, eta patinetan bertzeak. Liedenan atseden ttiki bat egin ondotik 11:00etarako Xabierren zeuden. Eguraldiak ere lagundu zuen, eta gustura gelditu ziren erromesak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun