Martxoaren 13ko loteria primitibak sari haundia utzi zuen herrian: 17,3 milioi eurokoa, hain zuzen. Donezteben kiniela eta primitiben administrazio bakarra dago eta hortxe zigilatua izan zen. Asmatzaileak nahiago izan du bere burua sekretuan eduki, baina badirudi, martxoaren 15ean berean bere boletoa bankuren batean aurkeztu zuela saria jasotzeko. Zenbaki saritua 62.090 izan da.
Sariaz haratago, herrian mugimendu haundia somatu da horren eraginez, estatuko telebista kateak ere Donezteben izan baitziren jendeari sariari buruz galdezka.