2009an sortutako haurren izenarekin 21 zuhaitz landatu dira

TTIPI TTAPA 2010ko mar. 29a, 13:46
Zuhaitz landaketan parte hartu zuten herritarrak. Utzitako argazkiak

Zuhaitz bakoitzari jaioteguna eta izena paratu zaizkie

2009an sortutako haurren jaioteguna eta izena daramaten plakekin 21 zuhaitz landatu ditu aurten Udalak. Urtero antolatzen duen ekimena da eta aurtengoa azken asteotan egin da. Haurrek eta gurasoek ere parte hartu zuten landaketan, eta ondotik ohikoa bihurtu den hamaiketakoa egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun